XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

YAKIN. (PRO MANUSCRIPTO).

11'gna. ARANTZAZU'n - Gabonetakoa - 1960.

ATEAK-ZABALIK.

Nai ainbat ez bada ere, ba-datozkigu Iritzi-billaren erantzunak.

Ta erantzun auek dirala bide, ames zaar bat esnatu egin zaigu.

Askotan entzuna da onoko au: praille-apaizak ez dugula euskeraren alde lanik egiten, alegia.

Bai ta ez.

Geiago egin genezakela? Bai orixe.

Baiña zerbait baiño geixeago egiten dala ere egia da.

Bildur giñan YAKIN'ekoak basamortuan aldarrika ari ez ote giñan; baiña ikusi dugu, Jainkoari esker, irakurleak ba-dituguna:.